0 saioa ‘gorputza desagertzen denean’
Irrati programa bat da, erakusketa areto batean eta irrati libre batean aldi berean egiten diren performance, hitzaldi, elkarrizketa eta solasaldiez osatua.
Programa honen bidez, proposatzen diren jardueren pertzepzioa gertatzen diren lekutik kanpo kokatu nahi da. Programara bi eratan gerturatu gintezke: ikusle batzuk lekukoak izanik eta beste batzuk hipotetikoak, zeintzuk irrati pirataren bidez entzuten gaituzten jarduerak gertatzen diren ingurunean. Beste aldetik, bertaratuek irrati aparatu batzuk dituzte, nahi badute kanpoan beren erara ibiltzeko.
Irratia, aurretik erabaki gabeko balizko ikusle batzuek eraman dezakete, eta entzulea ahots baten hartzailea da. Halatan, ikusleok “hemendik” kanpo egon daitezke, beste leku batekoak izan daitezke: neurri batean, desagertuta daude.
Ahots baten bidezko eta gorputzik gabeko harremana.