13,8 gigaurteko ibilaldia

Gigaurte batek mila milioi urte hartzen ditu. 6,9 km-ko ibilaldi peripatetiko honetan zehar unibertsoaren eta Lurraren historia kontatuko dugu, 2 milioi urte pauso bakoitzeko. Azken pausoaren bukaerako 10 zentimetroetan azalduko da gure espeziea, Homo sapiensa.

Jolas-esperientzia honekin denbora sakona ezagutzeko aukera izango dugu.

 


 

Eguna: uztailak 28
Gutxi gorabeherako iraupena: 3 ordu
Topagunea: ARENATZarte (Enkarterri kalea 5, Gueñes)
Ordua: 10:00ak