3+1 20” erakusketaren inaugurazioa
09/10/2020
Ordua: 19:00
Lekua: Oxford Aretoa (Alondegia Kultur Etxea)
Zumaia (Gipuzkoa)
Ana Román-en erakusketarekin batera, María López aktoreak (Bilbo, 2000) 4 veces faro pieza performatiboa estreinatuko du. 30 minutu inguruko iraupena du eta aurkezten den erakusgaiarekin paraleloan eraiki eta garatu zen. Obra soila da aurkezpenean, eta karga emozional handia du; horrez gain, bakarrizketa luzearen itxura hartzen du, isiltasun-une laburrek moztua, eta aurrera egiten du interpreteak itsasargiarekin duen harreman bereziaren bitartez, edo pentsatzeko erabakia hartzen dugunean hark hartzen dituen formekin.