‘4 veces faro’ performancea

Ana Román-en erakusketarekin batera, María López aktoreak (Bilbo, 2000) 4 veces faro pieza performatiboa estreinatuko du. 30 minutu inguruko iraupena du eta aurkezten den erakusgaiarekin paraleloan eraiki eta garatu zen. Obra soila da aurkezpenean, eta karga emozional handia du; horrez gain, bakarrizketa luzearen itxura hartzen du, isiltasun-une laburrek moztua, eta aurrera egiten du interpreteak itsasargiarekin duen harreman bereziaren bitartez, edo pentsatzeko erabakia hartzen dugunean hark hartzen dituen formekin.

*Performancea ikusteko erreserba egin behar da honako bideetan:

943 86 10 56
alondegia@zumaia.eus

Ordua: 19:00
Lekua: Oxford Aretoa (Alondegia Kultur Etxea)
Zumaia (Gipuzkoa)

+Erakusketaren bisita gidatua Ana Román artistaren eskutik.