‘400m’ argitalpenaren aurkezpena

«Iruña-Veleiako ostrakei eta arkeologiatik arte garaikiderako ibilbideari buruz» informazio gehiago

400 m. Tarte hori dago Gasteizko arkeologia-museotik arte garaikidearen museora, Euskal Herrian. Izenburu horixe dauka, gainera, Iruña-Veleiako ostraken aurkikuntza arkeologikoen inguruan sortu den eztabaidari buruzko gure liburu berriak. Izan ere, aztarnategi horretan erromatar garaiko ehunka zeramika-zati agertu ziren irudiekin, latinezko testuekin eta, itxuraz, ordura arte inoiz aurkitutako euskarazko aztarna idatzirik zaharrenekin. Halere, aditu-talde garrantzitsu batek inskripzioak faltsifikaziotzat jo zituen.

Liburua Van Eyck Academieko «The Materiality of the Invisible» erakusketan aurkeztuko da lehen aldiz, eta salgai egongo da, halaber, Europako Arkeologoen Elkartearen urteko kongresuan, Maastrichten, 2017ko abuztuaren 30etik irailaren 3ra bitartean.

Argitalpenaren xehetasunak:
Argitaratze-data:  2017ko abuztuaren 19a, asteartea
19 x 24 cm, 100 orrialde.
Testuak eta irudiak zuri-beltzean.

Egileak: Iratxe Jaio + Klaas van Gorkum.
Testuaren egileak Iratxe Jaio + Klaas van GorkumIñaki Martínez de Albéniz eta Harkaitz Cano dira.
Mimeografo baten bidez inprimatu dute 2017an, Maastrichteko (Herbeheretako) Van Eyck Academieko Charles Nypels Lab laborategian.

3 edizio:
Ingelesez – ISBN 978-90-72076-86-1
Gaztelaniaz – ISBN 978-90-72076-89-2
Euskaraz – ISBN 978-90-72076-90-8