amcal 2018

Uztailaren 12an, ostegunez, 22:00etan, Mikel Eskauriazaren AMCAL 2018 (A Methodology for the Critical Analysis of Land) lana eskainiko da Autocine Getxon, programatuta zegoen filmaren ordez.

Denbora-blokeetan antolatutako argazkien serie hedagarriek osatzen dute AMCAL 2018[1]. Lurralde-analisirako metodologia aplikatu zaio 2005. eta 2018. urteen artean Bizkaiko eskualde bati, berriki eraldaketa azkar eta sakonak bizi izan dituen inguruneari, eta filma horren emaitza da. Autocine Getxo ingurune horretan dago kokatuta. Irudiak sortu diren ingurune berean proiektatuko dira.

AMCAL 2018 soinurik gabeko filma da eta 140’-ko iraupena du. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte. Auto-zinemara automobilez edo oinez sartu ahal izango da. Taberna- eta terraza-zerbitzua ditu.

Kokapena. Bidezabalgo metro-geltokia.


[1] AMCAL 2018 lana eremuaken Bi Dos Two erakusketan (18/02/08-18/04/08) aurkeztu zen, Azkuna Zentroan.