Anaïs Boudot
Anaïs Boudot (Metz, Frantzia, 1984) artista-argazkilaria da eta baliabide eta teknika analogikoekin lan egiten du. Oraingoan, eguzkiaren aztarnei esker funtzionatzen duten bi pieza aurkeztu ditu. Bi esku-hartze dira, non zerua (UV argia) eta zuhaitzak (itzala) lotzen diren.
“Basoek ehunka metro koadroko hosto-azalera hartzen dute, hostoen bidez metabolizatutako karbonoa harrapatzeko, eta deskonposizioan dauden hostoek lurzoru emankorrak sortzen dituzte. Zianotipoan oihalean landutako piezarekin hosto-gainazal hau argitan jarri nahi dut, zuhaitz osoa zabaldu. Zianotipoa teknika fotografiko bat da, argi ultramorearekin eragiten den prozesu kimiko bat, hostoek klorofilari esker kolore berdea hartzen duten bezala.
Probarako aukera gisa bizi izan dut proiektua. Harri batzuk, pintura fotosentikorrez margotuak izan dira, eta, hauen gainean, proiektatutako itzalen argazki arrasto batzuk sortzen dira, zuzenean, zeruko UV izpien arabera aldatuz. Hauek, hostoekin lotzen dira UV argiaren ekintzan.”
@anais.boudot
Argazkien kreditoak:
@olesyadronyak @amaiamolinet