arnau horta: we are listening in a room
27/10/2016
![](https://eremuak.eus/web/wp-content/uploads/2020/09/arnau_cage.png)
Arnau Horta: We are listening in a room
We are listening in a room XX. mendearen arte soinudunaren eta kontzeptualaren bi obra giltzarriren arteko hibridaziotik sortu den soinu-ekintza/hitzaldia da: John Cage-ren 4’33’’ (1953) eta Alvin Lucier-en I am sitting in a room (1969). Topaketa hartuko duen espazioaren «isiltasuna» Lucier-ek sortutako gailuaren pean jarriz, haren arkitekturaren oihartzuna, haren «ahotsa», geratuko da agerian. «Entzumen hedatuko» eta «soinua desestaltzeko» ariketa hori abiapuntu izanik, ondoren solasaldia egingo da, entzutearekin eta horrek bizitzearekin duen harreman estuarekin lotutako hainbat gai lantzeko.
Entzute kritiko entzunaldi-zikloaren programa deskarga dezakezu hemen [76KB]