art omi 2022

eremuak programak nazioarteko egonaldi-deialdi bat ireki du, Art Omi-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan erroldatuta dagoen edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez.

Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.

Egonaldia Art Omi-n egiten da, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean. Art Omi-k 500 dolarreko eskudirua jarriko du artistaren esku, lan egiteko materialak erosteko. eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500 €-ko bidaia-poltsa (ordainketa faktura bidez egingo da, eta beharrezkoa da EIZn alta emanda egotea eta BEZa aitortzea) emango dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere. Estudio pribatua,  partekatutako ostatua eta doako otorduak izaten ditu artistak bekaren egonaldi osoan.

  • Eskaerak bidaltzeko azken eguna: 2021ko abenduaren 15a (23:59etara arte).
  • Ebazpena 2022ko otsailaren eta martxoaren tartean argitaratuko da.
  • Egonaldia 2022ko ekainaren 23tik uztailaren 18ra arte.