art omi 2023

Art Omi-ren nazioarteko epaimahaiak, finalera pasa ziren proposamenak aztertu ondoren, Javier Rodríguez Pérez-Curiel aukeratu du Art Omi-ko egonaldirako. Egonaldia 2023ko ekainaren 22tik uztailaren 17ra arte izango da.

eremuak programak nazioarteko egonaldi-deialdi bat ireki du, Art Omi-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan erroldatuta dagoen edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez.

Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.

Egonaldia Art Omi-n egiten da, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean. Art Omi-k 500 dolarreko eskudirua jarriko du artistaren esku, lan egiteko materialak erosteko. eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500 €-ko bidaia-poltsa (ordainketa faktura bidez egingo da, eta beharrezkoa da EIZn alta emanda egotea eta BEZa aitortzea) emango dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere. Estudio pribatua,  partekatutako ostatua eta doako otorduak izaten ditu artistak bekaren egonaldi osoan.