artea eta politika publikoak I

ARTIUM / Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilean.

Lan-mahaiak eremuak 2010-2011-ko batzordearen kideak moderatuko zituzten: Nuria Enguita Mayo / Pedro G. Romero / Beatriz Herráez / Fernando Illana / Juan Luis Moraza / Daniel Castillejo


Bere dokumentu programatikoaren sarreran jasotzen den bezala, eremuak programa Eusko Jaurlaritzaren arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen alorreko politika kulturalaren jarduera eremua inplementatzeko proposamen bat da, testuinguru garaikidea etengabe optimizatuko duen programa ireki bat eskaintzen duena.

Baina jakinik testuinguruak ez direla soilik erabaki politikoen edo neurri administratiboen ondorioz sortzen, eta jakinik hainbat faktorek bat egiten dutela horien sorreran, eremuak programaren helburu arte jarduera ezberdinek garatzen dituzten testuinguruak bultzatzen, optimizatzen eta/edo hobetzen lagunduko duten ekimenak artikulatzea da.

Horretarako, ezinbestekoa da jakitea gizarte garaikideetan testuinguru artistikoa zer baldintza errealetan existitzen den, eta orobat jabetzea arazoen identifikazioaz eta faktoreen garapen eta optimizazioaz. Ikuspegi sistemiko batek, honako alderdi hauek hartuko ditu kontuan, besteak beste: “politika kulturala” eta funtzio publikoa kontzeptuei buruzko eztabaida; artearen eta kulturaren arteko bereizketa eta artikulazioa (artearen berezitasunak, kulturaren parte izanda ere; artearen kontzeptu antropologikoa eta diziplinari dagokion kontzeptua); antolaketaren alderdiei buruzkoa iritzia, eta beste testuinguruekiko (geografikoak, diziplinari dagozkionak, historikoak, kulturalak) harreman-puntuei eta elkarguneei buruzkoa; sormenaren eta sorkuntzaren arteko bereizketa; ondasunaren kontzeptu garaikidearen azterketa, eta baita arteak balio-katean sortzaile gisa betetzen duen lekuaren azterketa ere (kontserbazioa, zaharberritzea, sorkuntza, esperientzia eta helaraztea); arte garaikidea gaur egungo gizartean hartzeko moduari buruz gogoeta egin behar da, eta baita arteak mass medietan duen lekuari buruz ere; arteak eta artistek, alderdi administratiboetatik eta fiskaletatik, zer egoera duten aztertu behar da; garaikidetasuna, oraina eta gaurkotasuna kontzeptuak aztertu behar dira berriro, etab.

eremuak programa irekiak ezin ditu alderdi horien guztien konplexutasuna modu orokorrean ulertu, eta are gutxiago, horiek guztiak konpondu; baina badu horiek guztiak egituratuko dituen sistema bat bultzatzea eta modu egitaratuan hartzea, ez bakarrik “horiei buruz jarduteko”, baizik eta horiek “lantzeko” modu egokienak kontuan hartu eta bultzatzeko. Sentimen sistemiko hori eta bokazio ireki eta egiturazko hori eduki, helburu eta metodo bihurtzen da, aldi berean.

Artea eta politika publikoak, eremuak programaren ekimena da zeinek, mintegia formatoren bitartez, arte garaikidearen jarduera eta Politika Publiko izenarekin ezagutzen dugunaren arteko harremanak aztertu nahi ditu. Instituzionalizazio-prozesua eta isilbidezko zilegitasunaren oinarriei buruzko eztabaida-gune bat osatu nahi du, non artea elkarrekiko tartekatuta dago, faktore ezarle gisa eta, aldi berean, ezarritutako eremu legez.

Zein terminoetan ezartzen da artea/politika publikoak elkarrekikotasun instituzionala?

Zein da eta zein izan litekeen politika publikoen lekua arte jardueretan?