artean pentsatzen. hezigarritasuna sintoma bihurtua

eremuak jardunaldiak 2017 Azkuna Zentroko JOZ2 aretoan (Jarduera Osagarrien Zentroa 2).

⇒ Ikusi hemen jardunaldietako bideoak.

Parte-hartzaileak: Txomin BadiolaÁngel BadosBulegoa z/bCapacete (Helmut Batista), ConsonniJon Mikel EubaL’Atelier de l’Observatoire (Mohamed Fariji)MugatxoanLaurence RasselIrit Rogoff. Horrez gain, Oliver Laxeren Todos vós sodes capitáns filma proiektatu zen.

Modelatzaileak: Peio Aguirre eta Julia Morandeira

⇒ Programaren PDF-a deskarga dezakezu hemen [128KB].


Hezigarritasuna arte garaikiderako garrantzitsuena eta ezinbestekoa dela aldarrikatzen duen joera bat ari gara azkenaldian sumatzen, hala ikusle soil gisa nola inplikatutako eragile gisa. Era guztietako bitartekariek (unibertsitateak, museoek, arte-zentroek…) edo artistek eurek, beren ekimenez, lantegiak eta mintegiak antolatzen dituzte, edo proposamenak egiten dituzte, artearen ahalmen pedagogikoa aztertzeko eta balioztatzeko. Zenbaitetan, modako baliabide tematiko soil gisa agertzen da hezigarritasuna. Ondorioz, haren gaitasun eraldatzailea neutralizatu egiten du ustez goraipatzen dutena beraien egituran barneratu gabe irudiarekin konformatzen diren adierazpen-modu batzuen inertziak.

Gure ustetan, ezagutzari laguntzen dion tresna da artea; izan ere, modu berezian, zerbait irakasten digu, eta, beraz, agertze hutsarekin hezitzaile bihurtzen da, intentzio, gai edo eduki bereziki pedagogikoetatik haratago.

Bestalde, badakigu zaila dela transmititzen, sistematizatzearen aurkakoa baita berez. Gainera, beste garai batzuetan utzitako ereduak akituta edo hipertrofiatuta daude, eta inertziak eta errentagarritasuna ateratzeko itxaropenak nabari dira (nahiz eta artearen jardunaren aurkakoak izan).

Edonola ere, galdera bat sortzen zaigu: zergatik hezigarritasuneranzko joera hau, historiaren une jakin honetan? Hezigarritasuna eduki bat da edo arte-jarduerak berezkoa duen arazo bat? Zeren sintoma da?

Erantzun bila, jardunaldi hauen bidez xehetasun handiagoz ezagutu nahi ditugu (eta eztabaidak sortu) artearen transmisioaren afera (praktika gisa dituen berezitasunak aintzat hartuta) lehen planoan kokatzen duten esperientzia pedagogikoak.