‘artes visuales’ erakusketa

Inaugurazioa 2018ko otsailaren 1ean

Gazte sortzaileei laguntzeko helburuarekin, Gazteriaren Institutuak  Instituto de la Juventud (INJUVE) “Artes Visuales” erakusketa berria aurkeztu du Amadis Aretoan. Madrilen Arte Garaikideko Nazioarteko Azokaren (ARCO) inguruan antolatutako jardueretako bat da erakusketa, eta “Programa de Creación Joven 2017” programako hamaika artista bisualen obrak eskaintzen ditu.

Erakusketa horretan, Amaia Molinetek Das Paradies proiektuko obraren zati bat aurkeztu du lehen aldiz. Proiektua 2017ko udan Austriako Alpeetako Zell am See eta Kaprun herrietan hartutako hainbat iruditan oinarrituta egin zen. Irudi horietan, leku horietako ondare naturala eta paradisua konparatzen dira (Koraneko eta hadithetako deskribapenen arabera)

Bisita-ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 12:00-18:00
Ostiraletan: 12:00-15:00
Larunbatetan: 11:00-14:00