ARTzai topaketa 2018
16/06/2018
Ekainaren 16an, larunbata, Karrantzan “ARTzai Topaketa 2018” izango da. Bertan pasa den apirilean Karrantzan ospatu zen «II Ondo Bizi Arte egonaldia»ren erakusketaren inaugurazioa egingo da. Horretan Itxaso Díaz (Gallarta), Bruno Delgado Ramo (Sevilla) eta Onintza Etxebeste (Oiartzun) artistak egonaldiaren esperientziatik sortutako lanak aurkeztuko dituzte. Egonaldiak ardi eta artzai munduak Karrantzan pairatzen duen egoeraren inguruko hausnarketa, eztabaida eta hedapena Artetik zabaltzea bilatzen du, horretarako artzaiak artistekin elkar daitezen espazio eta momentuak eskeintzen dituelarik.