ARTzai topaketa 2019.

Datorren larunbatean, hilak 15, goizeko 11etatik aurrera, Karrantzako ardi Mutur beltzaren VI monografikoa izango da Karrantzako Ambasaguas auzoan. Topaketa horretan, haran horretako artzain askok larretatik plazara eramango dituzte euren ardiak, gal zorian dauden animalia horiek erakusteko.

Arratsaldeko zortzietan, Dolomitas museoan, Mutur Beltz Elkarteak antolaturiko «III Ondo Bizi Arte egonaldiaren» erakustaldiaren aurkezpena hasiko da. Egonaldi hori Karrantzan egin zuten Carma Casula, Carla Boserman eta Carmina P. Soriano eta Diego G. artistek euren lanak aurkeztuko dituzte. Artearen ikuspuntutik, Karrantzako ardi eta artzainen egoeraren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta hedatzeko esperientzia oinarri izan dute artistek euren sorkuntzak egiteko orduan. Artzainek eta artistek elkarrekin espazioa eta denbora partekatzeko aukera eman zien apirilean egin zuten egonaldiak.