ATEA_5

ATEA, AZPI Kultur Elkartearen programa publikoa da. Hurrengo edizioak, ATEA__5 – ATERA, autoedizioa eukiko du ardatz, azoka formatua hartuko du egun batez eta liburudenda espezializatuarena astebetez.

Hau da, edizio honek, bi zati eukiko ditu:

martxoaren 13an, Egia auzotik azoka deslokalizatu bat egingo da

Bertan, argitaletxe eta autoeditoreak egongo dira. Auzoko zenbait lokaletatik (lokal hutsak edota jardunean dauden dendak) ibilbide bat proposatuko dugu, non partehartzaileen mahaiak kokatuta egongo diren. Helburua sareak sortzea, mota honetako edizioak zabaltzea eta sortzaileen eta publikoaren arteko harremana erreztu eta sustatzea da.
Horretarako, deialdi ireki hau zabaltzen dugu, proposamenarekiko interesa duten pertsona edo kolektiboek, bertan parte hartzeko galdetegi hau bete dezaten. Deialdia otsailaren 8ra arte zabalik egongo da.

Martxoaren 13- 21 bitartean, AZPIko erakusketa-gunea liburu denda espezializatu bihurtuko dugu

Astebetez, bertan argitalpenak salgai egongo dira. Liburu-dendaren kudeaketaz AZPIko kideak arduratuko gara.

Partaidetza doakoa da eta salmenta mozkinak oso-osorik parte-hartzaileentzat izango dira.

Edozein zalantza izan ezkero, idatzi atea.azpitik@gmail.com helbidera.