aurkezpena: ondo bizi arte egonaldia

Abenduaren 14an, 19:30etan, Mutur Beltz Elkarteko kideek Rekalde Aretoan Ondo Bizi Arte Egonaldia II aurkeztuko dute. Hitzordu honetan, gaur arte egin diren bi gertaldietan parte hartu duten artista eta abeltzainak izango dira eta sortutako ikus-entzunezko lan batzuen proiekzioa ikusi ahal izango dugu.

Hitzordua dela eta, Mutur Beltz Elkarteak Ondo Bizi Arte Egonaldia II. Residecia artística del buen vivir –Karrantza 2018– liburuaren aurkezpena egingo du. Liburu honek Bruno Delgado Ramo, Onintza Etxebeste eta Itxaso Díaz-en lanak biltzen ditu, Arantza Lauzirika-ren testu batek lagunduta.

Sarrera librea lekua agortu arte.