101

Sortzaileak eta komisarioak: Noela Covelo Velasco, Sara González de Ubieta, Laura Fernández Antolín eta Guillermo Orjales.

101 izeneko proiektuak jantzien sorkuntza artistikoa du oinarri, eta ehunak, oinetakoak, bitxiak eta arropen eta apaingarrien munduko beste adierazpen batzuk lantzen dituzten diseinatzaile eta artisten obrak erakusten ditu aldian-aldian.

Jantziak produktuaren mugetatik harago doazen hausnarketa artistiko gisa ulertuta, erakusketaren inguruan zenbait jarduera sortzen dira, egungo sorkuntza-prozesuak eta horiek zehazten dituzten hizkuntzak detektatzeko xedea dutenak. Horretarako, eta ekimen hau aberaste aldera, diziplina artistiko, eszeniko, bisual eta musikaletako beste agente batzuk sartu dira tartean.

Helburua da sare bat osatzea eta pixkanaka zabaltzen joatea, jantzien bidez objektuek gorputzarekin duten harreman zuzena lantzen duten artisten edizio bakoitzarekin.