aimar arriola
Komisario, editore eta ikertzaile gisa lan egiten du. 2010az geroztik, erakusketak eta programa publikoak antolatu ditu, bereak zein enkarguzkoak, MACBAn (Bartzelona), The Schowroom-en (Londres), Centro Centron (Madril), Arte Ederren Museoan (Bilbo), Tabakaleran (Donostia) eta CASMn (Madril), besteak beste. Lehenago, laguntzaile kuratoriala izan zen Bilboko Guggenheim Museoan. Equipo re kolektiboko kide gisa, «Anarchivo sida» epe luzerako proiektua garatu du. Eta eremuak programaren onuradun gisa, «Lo tocante» (2018) eta «Marginalia» (2012-2013) proiektuak garatu zituen. 2019an, doktorego-tesia burutu zuen Goldsmiths-eko Kultura Bisualen Departamentuan (Londres).