ainhoa akutain
(Andoain, 1975). Arte-jardueran aritzeaz gain, irakaskuntzan eta ikerketan dihardu artearen arloan. Estatuko eta nazioarteko hainbat beka eta sari jaso ditu, eta, besteak beste, arte-zentro hauetan erakutsi ditu bere lanak: Arsenale zentroan, Venezian; Espacio de Arte Contemporáneo esparruan, Montevideon; Angel Orensanz Foundation fundazioan, New Yorken; Montehermoso Kulturunean, Gasteizen; eta Kulturhuset zentroan, Stockholmen.
Deseret Haretatik (De las arenas Deseret. De aquel desierto) lanaren bidez, paisaia haren funtzioa aldatu egiten da. Lan horretan, ibilbide bat egiten du Historiaren kontaketa ofizialaren barruko zenbait hizkuntza-esperimentu zuhurren ikurren arkeologian. Horren ondorioz, Ha-Ha Wall hormaren aurrera iristen da; paisaiako euste-elementua da Ha-Ha Walla, ikuseremua ahalik eta gutxien oztopatzeko helburua duena.