ainhoa lekerika obieta
Lezama, 1998
Arte Ederretan graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak artistentzako emandako tailerrean parte hartu du, bai eta JAI Jardun Artistikoen Institutuaren hirugarren edizioan ere.
Zenbait erakusketatan erakutsi du bere lana. Tartean, hauetan: Un mundo sin cualidades (CarrerasMugica galeria, 2020), Final Fantasy (AIRE galeria, 2021), Xena (Orkasitas jauregia, 2021) eta Mala xena nunca muere (Kulturate, 2021), Erantzuna (Okela Sormen Lantegia, 2022), Hamahiru (Tabakalera, 2022), Solstizio jaia (Kampai, 2023) eta Prototipoak Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala (Azkuna Zentroa, 2023).