alba burgos

Bilbao, 1984. 

Arte Ederretan lizentziaduna 2007tik. Harrezkero, pinturan, argazkietan, musikan eta performancean oinarritutako jardun artistikoa eta jarduera fisikoaren arloko prestakuntza uztartzen ditut; ildo horretan, azken aldian Pilatesa ari naiz lantzen. 2007tik, Elbis Rever musika-proiektuko partaide naiz.

Mosku, eta hesietan itsatsitako poster erraldoiak nonahi; eraikinetako leihoak apurtuta zeuden. Harri bat Arangurenen; amonak leundu egin zuen, beste inork minik har ez zezan. Berriro ere begiztak jostea, Franceculture entzuten.

iturburu.tumblr.com