alkolea beach, biografía
2003tik, Alkolea Beach ekimeneko hiru kideek lan-esperientziak partekatu dituzte Mugatxoan proiektuaren bidez; izan ere, hor ekin zioten euren jardun artistikoari.
Amaia Urrak zenbait koreograforekin egin du lan 1999. eta 2009. urteen artean, eta, gaur egun, hizkuntzaren eta hitz egitearen/abestearen ekintzaren inguruko lana egiten ari da.
Larraitz Torresek pop kulturako materialak erabiltzen ditu lanean, zubi izan daitezen esanahi berriak emateko eta bestelako ulermenak ahalbidetzeko. Xede horrekin, kofratuaren edo maketazioaren teknikak eraldatzen ditu.
Sandra Cuestaren lanaren abiapuntua eskultura da. Ikuspuntu hori produkzio-modu jakin batera bideratzen du, eta aplikatzen duen metodologiaren faseak garden bihurtuta egiten da ageriko keinua.
Larraitzek eta Sarak jardunak uztartzen dituzte noizean behin, Colombina’s musika-taldearen bidez.