amaia molinet
Lodosa, 1988 (Navarra)
Bilbon bizi eta lan egiten du. Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboa Masterra egin zuen eta UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatu zen. Bere arte praktika hedatutako argazkilaritzatik abiatzen da, lurraldea eta nortasunaren arteko harremanak landuz eta paisaiaren izaera sinbolikoa balioan jarriz.
Beka eta sari ezberdinak jaso izan ditu, Guggenheim Museum, INJUVE, Eremuak, C arte C, edo Bilbaoarte Fundazioa bezalako erakundeen eskutik, eta egonaldi ezberdinak burutu ditu Artifaritin (Mendebaldeko Sahara), SÍM House (Reykjavík), Nau Estruch (Sabadell, Bartzelona), Fabrique Pola (Bordeaux) eta Centrul de Interes (Cluj-Napoca) bezalako lekuetan.
Bakarkako erakusketak egin izan ditu, besteak beste, “Transfagarasan” Instituto Cervantesen (Bukarest), “The Earth may want to be like it was before existing” Hiriartean (Iruñeko Zitadela), “Das Paradies” La Taller Galerian (Bilbo), “Future Fossils” Bilboko Arkeologi Museoan eta Centro Cultural San Martín-ean (Buenos Aires), eta “Mugak” izenekoa Bilbaoarte Fundazioan. Taldekako erakusketetan ere parte hartu izan du, besteak beste, Uharte Arte Garaikideko Zentroan, Rekalde Aretoan (Bilbo), Montehermoso Kulturgunean (Vitoria-Gasteiz), San Telmo Museoan (Donostia), Fabra i Coats Centre d’Art Contemporani (Bartzelona) edo Rafael Pérez Hernando Galerian (Madril).