amparo badiola
(Bilbo, 1958).
EHUn Medikuntzako ikasketak amaitzen ari zenean hasi zen dantzan. Dantzan trebatzen jarraitu zuen modu autodidaktan, eta interes berezia zuen mugimenduari eta koreografiari buruz ikertzeko. Ingalaterran bizi izan zen 1988tik 2003ra, eta uztartu egiten zituen dantza eta proiektu artistikoen koordinazioa. 2007tik 2012ra, dagoeneko Bilbora itzulita, Trembleators proiektuan kolaboratu zuen sortzaile eta interprete gisa. Diziplina anitzeko proiektua zen Trembleators, eskultura, dantza eta soinu-artea uztartzen zituena, eta Euskal Herriko hainbat jaialdi eta aretotan eta Manchester International Festival jaialdian aurkeztu zen (2009). Bere azken sormen-proiektua Invisible Words (Amalaba) izan da, bakarkako dantza lan bat, azkenekoz Gasteizko Baratza Aretoan aurkeztu zena (2014) eta film labur bat (Elixir Festival, London. 2014).