Ander Perez Puelles

Ander Pérez Puelles (Laudio, 1996) Arte ikasketak eta Ikerketa eta Sorkuntzako masterra egin zituen UPV/EHUn. Bere lana Tabakalera (Donostia) eta Kunstraum Kreuzberg/Bethanien (Berlin) bezalako espazioetan erakutsi da, eta bere praktika Bilbaoarte Fundazioan eta Azkuna Zentroan eginiko egoitzetan garatu du. Bideo-prozesuetan begirada frontala, konbentzio perceptibo gisa ulertua, desplazatzen du, pertzepzioaren eta teknikaren arteko harremana zabaltzen duten ikusteko modu berriak entseatzeko. Gaur egun, Berlin inguruan grabatutako bere lehen erdi-metraiaren postprodukzioan dabil.