andere etxegarai zubiaur
Arte Ederretako lizentzia lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2015), eta hantxe lortu zuen ere Ikerketa eta Sormena Artean masterra (2016). Artista egoiliarra izan da Bilbaoarte Fundazioan (2017), eta Ertibil saria jaso du (2015). Malagako Zinema Jaialdian hautatua izan da (2018) Margarita Alexandre dokumentalarekin.
Logikak esaten dit bat gehi bat, beti, hiru dela, ezinbestean. Lan honetan, beldur guztia giltzaperatu nahi izan dut pantailan, nigan inoiz gehiago bizi ez dadin.