ángel bados
Eskulturan eta irakaskuntzan jardun da Ángel Bados, eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Eskultura Departamentuko irakasle titularra izan da. Valentzia, Pontevedra eta Cuencako Arte Ederren fakultateetan eman du eskola, bai eta Artelekuko eskultura-lantegietan ere; horietako bi, Txomin Badiolarekin batera zuzendari zela. 2008an, Laborategi Esperimentala antolatzeko eskatu zion Jorge Oteiza Museoa Fundazioak, gero Altzuzan erakusgai jartzeko. Urte horretan bertan, Nafarroako Museoak Oteizari buruz antolatutako Nazioarteko Biltzarrean hartu zuen parte; 2016an, berriz, Botín Fundazioaren udako ikastaroetan.