anton iturbe

(Urretxu, 1971)

Anttonek 12 urte daramatza musika kazetaritza munduan hainbat medioetarako bai euskara baita gaztelaniazko testuak argitaratzen. Haien artean Entzun, Berria, Badok, Mondo Sonoro, Karate Press, Concepto Radio, TIU, Canino Magazine eta Agente Provocador direlarik. Ogibidez eta hezkuntzaz kazetaria ez bada ere  bere musika zaletasun amorratuak bultzatuta piskanaka bere artikuluen aniztasuna, sakontasuna eta hedadura hazten joan da urte hauetan, eta bere azken lanetan musikak eta orohar soinuak beste arte jarduerekin duen harremana eta eragin arakatzea du gustuko. Honen adibide dira, Canino Magazine-rako Mursegorekin kolaboratu duten artista ezberdinei buruz idatzitakoa edota Agente Provocador-en 60ko hamarkaditk gaur arte Japoniar underground arte korronteen inguruan egindakoa. Horretaz gain publikoaren aurreko  elkarrizketa eta mahai inguru moderatzaile lanak egin izan ditu Durangoko Azokarako edota Gasteizko MUGAKO musika elektronikoko festibalerako.