ARTXIBO
ARTXIBO kolektiboak, zeinak Sara Berasaluce Duque eta Tamara García Iglesias baititu komisario gisa, gertuko zein urrutiko artxiboak berridazten ditu. Berrirakurri, erakutsi, maneiatu, berridatzi eta irauli, lerro narratibo dibergenteak sortzeko eta elkarrekin egungo lan baldintzen inguruan hausnartzeko. Horretarako, artistak gonbidatzen ditugu aldez aurretik hautatutako argazkiak berrinterpretatzera eta lanaren kontzeptuaren eta egunerokotasunaren inguruko galderak eragingo dituen obra bat sortzen hastera.