audiolab

AUDIOLAB soinu ikerketari eskainitako irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da. Egungo gizartean soinuaren kultura sustatzeko helburu nagusiarekin, elkarlanera eskainitako plataforma ireki honek elkartea osatzen duten kideek urtetan sortu eta landutako proiektuetan pilatutako esperientzia du oinarri, horien artean: ERTZ Bertze Musiken jaialdiaARTELEKU arte garaikideko soinu laborategia, egitasmo editorialak (NOISE & CAPITALISM), erakusketen antolakuntza (TABAKALERA SOINUTAN, ENTZUNGOR, ZOOO…), ikerketa lanak ([UN]COMMON SOUNDS, RONA MAUBERE, OPEN SOUND)…

Entzumenari buruz eta entzumenarekin lan egiteak, nahitaez alor artistiko, dokumental, ikertzaile, sozial edo antropologikoen arteko mugetan dantza egiteak suposatzen duela sinistuta, AUDIOLABek orain arte ikerketa ildo nagusietan erdi ahantzirik geratu den esparru aberats honetan egin nahi du lan. Hortarako elkarlanaelkar-heziketa eta esperimentazioa ezinbesteko tresnak dira gure egitasmo guztietan.