azpi kultur elkartea | atea
ATEAk artisten, zinemagileen eta tokiko hezitzaileen arteko lankidetza sustatu nahi du, modu independentean. Proiektuaren xedea da tokiko testuinguruari egitura dinamiko eta irekia eskaintzea, nolabaiteko inprobisazioa lortu ahal izateko. ATEA AZPIn sortu zen, Donostiako Mundaiz kaleko espazio berreskuratuan; bertan, urbanistak, artistak eta zinemagileak biltzen dira.