bapore atelier

Bapore Atelier Irati Inorizak (artista) eta Laura Peñak (bitartekaria eta diseinatzaile grafikoa) sortutako kultur-elkarte txiki bat da. Sormen garaikidea Enkarterrira gerturatzen saiatzen dira; zehazki, Balmasedara. 2019tik hainbat ekintza artikulatzen aritu dira biak: erakusketak, hitzaldiak, performanceak, zinema-zikloak eta sormen-tailerrak, zeinetan hainbat esparrutako 50 profesionaletik gora hartu duten parte (artista bisualak, zinemagileak, antropologoak, filosofoak, soziologoak, etab). 2022an ere arte-sistema zaindu eta sustatzen duen plataforma izaten jarraitzeko, 2022ko udaberriko eta udazkeneko proiektuak gauzatu ahal izango dituzte Balmasedako Udalak eta eremuakek emandako babes ekonomikoari esker.