beatriz herráez
Arte-historialaria. 2007 eta 2011. urteen artean Montehermoso Kulturuneko (Gasteiz) komisarioa eta burua izan zen. 2005etik 2008ra Irudien Azterketarako Jardunaldien zuzendarikidea izan da. Era berean, honako erakusketa hauek antolatu ditu: Soy el final de la reproducción, Sculpture Center, New York (2008) eta castillocorrales, Paris (2007), El segundo nombre de las cosas: Néstor Sanmiguel, Musac, León (2008); edo J.L. Moraza eta Susan Hiller (azken hori X. Arakistainekin batera) artisten banakoak, Montehermoso Kulturunean. 2012. urtetik, Reina Sofia Museoko Bilduma Sailean egiten du lan, eta bertan, honako erakusketa hauek antolatu ditu (R. Peiró eta M.Borja-Villel-ekin batera): Mínima resistencia. Entre el tardomodernismo y la globalización: prácticas artísticas durante las décadas de los 80 y 90 (2013).