beatriz setien
Donostia, 1980. Bere lana Tabakaleran, Azkuna Zentroan, Guggenheim Bilbaon, Le Vivaten eta La Poderosan, besteak beste, erakutsi da. Bere piezen artean nabarmentzekoak dira Sin título o ninguna lógica determina el origen, la naturaleza, el espesor ni la geometría eta Canciones para estar de acuerdo o no. 2012tik 2019ra aktore gisa lan egin zuen Antoine Defoort eta Halory Goergerren Germinal lanean.
2024an, performancearen PAP prestakuntza-programa koordinatu eta irakasten du Tabakaleran, Dantzagunean eta Lekuona Fabrikan.
UPV/EHUn Arte Ederretan trebatu zen, eta ondoren dantzan Frantzian, Montpellierko CCNn, Myriam Gourfinkek zuzendutako Royaumont Fundazioko PRCCn, eta etengabeko prestakuntzan jarraitu zuen hainbat koreograforekin, hala nola Xavier Le Roy, Simone Forti, La Ribot, eta beste batzuekin.
2017an, Tabakaleran artistei zuzendutako tailerretan parte hartu zuen, Jon Mikel Euba eta Itziar Okarizek gidatuta.