Bruno Delgado Ramo
Bruno Delgado Ramo arkitekturan prestakuntza duen zinemagilea eta artista-kertzailea da. Bere diziplinarteko lana komunikabide zinematografikoen praktika esperimentalean oinarritutako ikerketa gisa planteatzen du; bertan, espezifikotasunaren, prozesuaren edo irakurketa espazialaren ideiak garrantzitsuak dira, filmazioa eta proiekzioa kokapen eta testuinguru espezifikoetako argi-prozesutzat hartzen du. Bere praktika filmetan, proiekzio inguruetan eta argitalpenetan zehazten da. Bere lana hainbat festibaletan programatu da, hala nola Rotterdam, Punto de Vista edo Vila do Conde. Hainbat zentrotan egonaldiak egin ditu, hala nola WIELS Contemporary Centre, Matadero Madrid, Liaison of Independent Filmmakers of Toronto, BilbaoArte edo Centre for Contemporary Arts Glasgow.