camila téllez
Santiago, Txile, 1982. Bilbon bizi da. BilbaoArteko artista egoiliarra (2016an), Kalostra Eskolan hartu du parte (Donostian, 2015ean) eta MNCARS eta UCLMren Jardun Eszenikoko eta Ikusizko Kulturako masterra egin du (Madrilen, 2013an). Performance Art Studies | PAStudies #27 ekimenean hartu du parte (Berlinen, 2012an). Ikusizko Arteetan lizentziaduna da Finis Terrae unibertsitatearen eskutik (Santiagon, Txilen, 2004an), eta Marrazketa eta Artearen Teoria ikasgaia irakatsi zuen bertan (2004-2013). Azken aldian jorratzen ari den lan artistikoan performancea ikertzen ari da, idazketatik, marrazketatik eta bizileku dituen espazioetatik abiatuta. Era berean, entzuleriarekiko eta publikoa denarekiko harreman ikusezinak aztertzen ditu, lekuen askotariko bitartekaritza-proposamenetan.