carla fernández
Monterrey, México 1978. Arte Dramatikoan lizentziatua (Sevilla) eta Zinema Dokumentalean eta Gizartean masterra (Bartzelona). Haren arte-jarduera eta -sorkuntza zuzeneko eta ikusizko arteen artean mugitzen da; horietan, pertzepzio berriak eta esperientzia partekatuak bilatzen ditu. Beste artista batzuekin jarduten du lankidetzan, bere erreferentziak direlarik performantzia-adierazpideak, soinu-artea, arte plastikoa eta zinema-kultura. Sortzeko, zabaltzeko eta ezagutzeko tresna gisa hartutako gorputzari buruzko ikerkuntza eta jardunbidea sustatzen ditu; horren bidez agertzen diren kontzeptu eta kezkek baldintza egokiak eskaintzen dituzte, norberak mugitzeko eta sortzeko nahiak eta arrazoiak aurki ditzan.