Carles Guerra

Arte Ederretako doktorea da. 2009tik 2011ra bitartean, Virreina Centre de la Imatge zentroko zuzendaria izan zen, Bartzelonan. Bertan, hainbat proiektu garatu zituen, hala nola, Antifotoperiodismo (2010) eta 1979. Un monumento a instantes radicales” (2011). Gaur egun, Bartzelonako MACBA Museu d’Art Contemporani museoko kontserbatzaile-burua da. Arte garaikideari buruzko saiakera ugari argitaratu ditu, eta La Vanguardia egunkariko Cultura/s gehigarriaren aholkulari-batzordeko kidea da. Era berean, Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea eta Bard College-ko Center for Curatorial Studies zentroko irakasle bisitaria
da.