catherine david
Hizkuntzalaritza eta Artearen Historia ikasi zuen, Sorbonako Unibertsitatean eta Louvreko Eskolan, Parisen. 1982tik 1990era bitartean, Arte Modernoko Museo Nazionala – Georges Pompidou Zentroko museo-kontserbatzailea izan zen, eta 1990etik 1994ra bitartean Jeu de Paume Galeria Nazionalekoa, biak ere Parisen. Han zenbait erakusketa monografiko eta taldeko erakusketa antolatu zituen. Horien artean honako hauek aipa daitezke, besteak beste: Lothar Baumgarten; Reinhard Mucha; Gilberto Zorio; Passages de L’Image; Stan Douglas:Monodramas and Television Spots; Suzanne Lafont; Marcel Broodthaers; Helio Oiticica; Robert Gober; Jeff Wall eta Chantal Ackerman: D’Est. 1994tik 1997ra bitartean, Davidek arte-zuzendari jardun zuen documenta X erakusketan, Kasselen, Alemanian. 1998az, Bartzelonako Tàpies Fundazioak ekoitzitako Representaciones Árabes Contemporáneas epe luzerako proiektuko zuzendaria da. 2000an, The State of Things antolatu zuen, Kurnst Werke institutuarentzat, Berlinen. 2002tik 2004ra bitartean, Writte de With Rotterdam zentroko zuzendaria izan zen, Herbehereetan. 2004an eta 2005ean, irakasle gonbidatua izan zen, Humboldt Unibertsitatean, Berlinen. 2005ean eta 2006an Wissenschaftskolleg zu Berlin institutuko irakaslea izan zen. 2007an, Bahman Jalaliren erakusketa monografikoa antolatu zuen, Bartzelonako Tàpies Fundazioan, baita diziplina anitzeko ekitaldi hau ere: Di/ Visiones: Cultura y Política en Oriente Medio, Haus der Kulturen der Welt zentroan, Berlinen. 2008an, Bard Award for curatorial excellence saria lortu zuen, New Yorken. 2009an, ADACH (Abu Dhabi Authority for Culture and Heritage) pabiloiko kontserbatzailea izan zen, Veneziako Biurtekoan. 2011ko martxoan, Hassan Sharifen Experiments & Objects 1979-2011 erakusketa antolatu zuen ADACH erakustaretoan, Abu Dhabin, eta artista horren lehen argitalpen monografikoa kaleratuko du Veneziako Biurtekoan, 2011ko ekainean.