catherine foulkrod

Catherine Foulkrod (Colorado, Estatu Batuak, 1982) fikzio- eta saiaketa-lanen idazlea da. Erroma eta New York artean bizi eta lan egiten du. Semiotikan lizentziaduna da Browngo Unibertsitatean (Providence, Rhode Island) eta literatura-arteen maisutza-ikasketak egin zituen The New Schoolen (New York, New York).  Hainbat aldizkari eta argitalpenetan eman ditu argitara bere lanak, besteak beste, honako hauetan: The Believer, Egress, El Malpensante, Barahúnda, New York Tyrant, Meridian, Unsaid, Precipice eta Bookforum.