charo garaigorta
New Yorken hasi zuen bere ibilbide artistikoa. UPV/EHUn Arte Ederren ikasketak bukatuta Columbiako Unibertsitatera (NY) joan zen Artea eta Hezkuntza ikastera. Artista gisa egiten duen lanak artea eta hezkuntza uztartzen ditu museoaren testuinguruan. ´Begirada´ osatzen duen horren inguruko interesak eta testuinguruarekin egiten duen lotura dela-eta hainbat tokitan egin ditu erakusketak; besteak beste, Bard Collegeko Hessel Museum of Arten (NY), Casa de Américan (Madril), Donostiako aquariumean eta Hyde Park Art Centeren (Chicago).