Chus Martínez

Chus Martínez (Puenteceso, A Coruña, 1972) komisarioa eta idazlea da. Filosofian eta Artearen Historian egin zituen ikasketak. Gaur egun, Institute Art Gender Nature FHNW Academy of Arts and Design-eko (Basilea, Suitza) zuzendaria da, eta TBA21 (Thyssen-Bornemisza Art Contemporary) erakundeko komisario elkartua, Madrilen.

Aurten ospatzen ari den 61. Veneziako Bienalean, Danimarkako pabiloia komisariatu du, Things to Come izenburupean, Maja Malou Lyse artistarekin batera. Aurretik, besteak beste, MACBAko (Bartzelona), El Museo del Barrioko (New York) komisario nagusia eta Frankfurter Kunstverein erakundeko zuzendaria izan da. Halaber, dOCUMENTA (13) erakusketaren talde nagusiko kidea izan zen, eta hainbat nazioarteko erakusketa komisariatu ditu; besteak beste: Kataluniako Pabiloia, 56. Veneziako Bienala (2015), Zipreko Pabiloia, Veneziako Bienala (2005), Istanbuleko Bienala (2015), São Pauloko Bienala (2010)
2002 eta 2005 artean Bilboko Sala Rekaldeko zuzendari artistikoa izan zen.