Cristina Souto

(As Pontes, 2002)
Arte Ederretan graduatua da Vigoko Unibertsitatean, eta UPV/EHUko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterra egiten ari da gaur egun. Ikerketa Historiko Lokalen HUME sariarekin (2025) aitortu zaio bere ikerketa-lerroa; artearen, historiaren eta etnografiaren artean kokatua. Honako erakusketetan parte hartu du, besteak beste: Voilà la Femme (Santa Cecilia Ateneoa, Marín, 2023), Pregar a pintura (Pontevedrako Probintzia Museoa, 2024), XuventudeCrea (Santiago de Compostela, 2024), Do final e do comezo (Pazo da Cultura de Pontevedra, 2025) edota Solaina galerian (Lugo, 2025).