das

Proiektua hiru lagunek sortu dugu: Joel Englund (Suedia), Camila Téllez (Txile-Euskal Herria) eta Myriam Rzm (Euskal Herria). Praktika desberdinetatik gatoz: artistikoak, bisualak, idatzizkoak, performatiboak, soinuzkoak eta bizitzekoak, zeinetan mugikortasuna eta bizitzeko moduak oso garrantzitsuak diren. Euskal Herrian ezagutu genuen elkar, 2015ean, eta, harrezkeroztik, beharrak eta laguntasunak bultzatuta, guretzako espazio segurua sortzeko aukeran pentsatzen hasi ginen, aldi berean, beste batzuekin partekatzeko babeslekua ere izan zitekeena. Zentzu horretan, sentikorrak eta gertukoak gara migrazioa, disidentzia, trantsizioa, kultura‑integrazioa, prozesu emozionalak eta lan‑ zein bizi‑nekeko prozesuak (artistentzako zaintza‑espazioa eskatzen dutenak) barne hartzen dituzten posizionamendu eta egoerekiko.

 

2022ko udaberrian zehar, I-portunus Houses Europako Kultur Fundazioaren mugikortasun programari esker, eta Goethe Institute-rekin batera, DAS. antolatzen hasteko aukera izan genuen. Eta eremuak-en laguntzari esker, prototipo hori garatzen jarraitzeko aukera izan dugu 2023an.