david civico

Donostia, 1974. Haren lana osatzen duten proiektuak, nolabait ere,  ideiak sortzea helburu duten sistema arinak dira, eta gero eta interes handiagoa du hondakinen, objektuen, eraldaketa eta denborazkotasuna erakusteko.

Banakako eta taldekako erakusketak egin ditu Koldo Mitxelenan (Donostia). Artiumen (Gasteiz) Rekalde Aretoan eta Marzana Gunean (Bilbo). Proiekzioak eta emanaldiak egin ditu Kafe Antzokian eta Azkuna Zentroan (Bilbo) eta Photomuseumen (Zarautz). 2005az geroztik 5×8 kolektiboan lan egiten du; harekin sortu ditu ikus-entzunezkoak, erakusketak, antzerki-lanak eta kontzertuak.