dinamo sormen gunea
Mugimendua indar eta indarra argi bihurtzeko tresna da Dinamoa. Sormen gune zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia.Sortzaileek lan egiteko lekua da, babesa eta giroa. Euskalduna, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Inorena ez baina denona, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, sorkuntza nork bere baitatik kolektiborako jauzia dela sinistuta. Mundua ulertzeko eta mundua kontatzeko aukera da Dinamoa.
Azpeitiko kultur dinamikaren abaroan, izaera organikoa du hasieratik proiektuak, eta unean uneko beharretara egokitzen saiatu izan gara beti. 2019an ireki genuenetik hainbat jardun hartu ditu bere baitan: Hitzaren Eskola, DAPA, hainbat sormen egonaldi, tailerrak, mediazio saioak, eta beste.
Hiru ardatzetan egiten dugu lan: sortu, ikasi, eman. Komunitatearen garrantziaz jabetuta, sortzaileen bilgune eta elkarlan sarearen korapilo bat gehiago izateko ehuntzen dugu eguneroko jarduna