dora garcía

Valladolid, 1965. Bartzelona eta Oslon bizi da eta bertan egiten du lan. Egun Osloko Arte Akademia Nazionalean irakasten du. 2011ko Veneziako Bienalean Espainiaren ordezkari izan zen. Veneziako 56. Nazioarteko Arte Erakusketan, dOCUMENTA (13) erakusketan eta nazioarteko beste ekitaldi batzuetan parte hartu du.

Bere lana gehienbat performatiboa da eta egungo gizartean komunitatearekin eta banakotasunarekin lotutako gaiak jorratzen ditu, eta baztertutako posizioen botere politikoa esploratzen du.