edurne gonzález ibáñez
(Sestao, 1980). Haren lanak zenbait kontu azaleratzen ditu, aukera ematen digutenak egungo lurraldegabetze-prozesuei eta irudien gehiegizko produkzioak gainditutako mundu honen eraikuntza kulturalean prozesuok dituzten ondorioei buruz hausnartzeko.
Beheko tangentea ordezten duen erreferentzia-lerroa lanean, zenbait denborazkotasun biltzen dira, elkarren gainean, eta, elkar ukatu arren, elkarren osagarri dira, garaikidetasuneko tirabirei eta aldaketa bizkorrei buruz berriz pentsatzeko puntu-segida bat sortuz.