Emedeene
EMEDEENE (Maite Duten Neskak) Donostian kokatutako espazio independente bat da, arte garaikidean performatibitatearen inguruko ikerketa, ekoizpena eta laguntza lantzen dituena. 2024an sortua, gorputzaren, pentsamenduaren eta praktika artistikoaren arteko topagune gisa sendotu da, ikuspegi feminista eta queer batetik. Urte berean jarri zuen martxan bere programa publikoa, Izaro Ieregi eta Ane Zelaia artistek bultzatuta.
Ordutik, bere performance-zikloak honako sortzaileak hartu ditu: Laura Sam, Mar Reyjkkavik, Lorea Burge, Mark Vives, Pelumi Adejumo, Tartar Kolektiboa, Iker Munduate, Idoia Zabaleta edo Andoni Zamora, besteak beste; baita pentsamendu-erresidentzia bat ere Danele Sarriugarterekin eta Pieles bezalako tailer monografikoak, Izaro Ieregi eta Ageda Blasco gidari. Era berean, Ainhoa Lekerika edo Isabel de Naveran bezalako profesionalen lanak aurkeztu dira.
Halaber, espazioaren intereseko liburuen inguruko irakurketak eta ibilaldiak egin dira, eta performance-zikloaren errelatoria moduan sortutako Lara Molina eta Irantzu Yaldebereren testuekin ere lan egin da.